2014ko Ekainaren 27, ostirala

Bakarrik falta dira...

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

ptt
icons

Etorkizuneko Telekomunikazio Sareen Jardunaldien inguruan

Jardunaldi hauek larrialdi sareen etorkizuneko definizioan aurreratzeko sektoreko agente ezberdinen elkarketa eta eztabaida forotzat baliagarriak izatea dute helburu. Argiz betetako etorkizuna, aukera teknologiko berrien fruitu, eta krisi ekonomikotik eta espektro irratielektrikoaren eskasiarekin eta europear mailako harmonizazio faltarekin erlazionatutako problemetatik eratorritako itzala. Testuinguru honetan, EEBB-ak eta Erresuma Batua larrialdi sareen bultzadan herrialde aurretuenak dira, abiadura handiko larrialdi sare estatalak hedatzeko apostuarekin irrati teknologiatzat LTE erabiliz (4G komertzialak). Sare zibilekin erabilera partekatuak, bai teknologian bai azpiegituran, larrialdi gorputzen artean eztabaida sortu du. Baliabideen erabilera efizienteak erabilera partekatu eskema horien egokitasuna behartzen du, baina beti lehentasunezko sarrera, erabilgarritasun altua eta larrialdi kideen erresistentzia bermatuz krisi kasuan.

Hasierara itzuli
9:00

Erregistroa

Juan José Baños 9:20

Juan José Baños

ITELAZPI Zuzendaria ITELAZPI

Ongietorri instituzionala

Fidel Liberal 9:30

Fidel Liberal

Ikertzailea UPV/EHUn UPV/EHU

Zein eragin dute 4G-ak larrialdi sareentzat?

Ziurgabetasun aldi eta EEBB eta Erresuma Batuaren esperientzien ostean, denak adierazten du larrialdi sare berriek LTE erabiliko dutela (4G-ren atzeko teknologia) belaunaldi berriko larrialdi zerbitzuen saltorako. Testuinguru berri horretan erabilgarri dauden estandarren egoera ezagutzea ezinbestekoa suertatzen da, hala nola azaldutako aukerak eta zalantzak ezagutzea ere.

Aurkezleari buruz

Fidel Liberal doktorea Biboko ETSI-n irakaslea eta ikertzailea da, belaunaldi berriko sareetan eta konbergentzia mekanismoetan esperientzia altuarekin. Azkenengo hiru urteetan GERYON proiektuaren Ikertzaile Nagusia izan da, industria eta larrialdi komunikazioetarako multimedia mekanismo berrien definiziorako estandarizazio foro desberdinetan parte hartuz.

Ricardo Lizundia 9:50

Ricardo Lizundia

TETRA zerbitzuaren arduraduna ITELAZPI

PMR sareen bidezko zerbitzu hedatuen horniketaren ikuspegia

Larrialdi zerbitzu tradizionalen hornitzaileak aukeraz betetako etorkizun batera aurkezten dira, baina zalantzaz beteta ere "zerbitzu hedatuei" dagokienez.

Aurkezleari buruz

Ricardo Lizundia TETRA zerbitzuaren arduraduna ITELAZPIn.

Miguel Crisostomo 10:10

Miguel Crisostomo

SIRDEE Sareko Gerentea Telefónica

Larrialdi sareen bilakaera eta etorkizuna Europan eta Estatu Batuetan.

Aurkezleari buruz

Miguel Crisostomo Sare Gerentea da Telefonican, SIRDEE sarearen arduraduna. TETRAPOL teknologia erabiliz FCSE ugariri zerbitzua ematen du, estatu mailan sare handiena izanik.

10:30

Alfredo Calderón
Aitor Sanchoyerto

I+G Zuzendaria / Grupo CYS Teltronic Grupo CYS

TETRA-LTE konbergentzia ala bizikidetza

Gaur egun, estatuko larrialdi zerbitzuek eta segurtasun gorputzek TETRA, TETRAPOL edo DMR irrati sare digital pribatuak erabiltzen dituzte bere ahots eta datu komunikazioetarako. Zerbitzu ezberdinen baliabideen arteko multimedia informazio elkartrukaketaren beharra eta zerbitzu hori hornitzeko erabilitako sarearen ezingabetasun teknologikoa soluzio hibridoen erabilera bizkortzen ari dira, non sare pribatuak eskainitako zerbitzuak eta zerbitzuak batez ere datuak, telefono sare publikoen hornitzaileek eskainitakoak, nahasten diren. Hurrengo urteetako teknologien elkarkidetzak eta interoperabilitateak eta larrialdi zerbitzu eta azpiegituren etorkizuneko PMR-LTE konbergentziaranzko egokitasunak, erronka eta aukera handiei ateak zabaltzen dizkiete, fabrikatzaile zein integratzaileentzat.

Aurkezleari buruz

Aitor Sanchoyerto Projektu Ingenieria da Grupo CyS-en. Alfredo Calderón I+G Zuzendaria da Teltronic-en.

11:00

Kaferako atzedenaldia

GERYON proiektuaren erakustaldiak ikusteko aukera

Cristina Lumbreras 11:40

Cristina Lumbreras

EENA Zuzendari Teknikoa EENA European Emergency Number Association

Belaunaldi berriko 112-a, europear ikuspegia.

EENA (European Emergency Number Association), Larrialdien Zenbakiaren europear elkartea, Bruselasen kokatutako ONG bat da, 1999an sortua 112 zenbakiaren bidezko kalitatezko larrialdi zerbitzuak Europa osoan sustatzeko helburuarekin. EENA-k larrialdi zerbitzuen, autoritate publikoen, ikertzaileen eta komunikazio larrialdien industriaren arteko ideien trukaketa plataforma ahalbidetzen du, erabiltzaileen beharrizanen araberako larrialdien erantzuna hobetzeko helburuarekin. EENA-k larrialdietan goiztiar alerta zerbitzuen hedapena ere sustatzen du.

Aurkezleari buruz

Cristina Lumbreras-ak zuzendari tekniko bezala lan egiten du EENA-n. Beste ekintzen artean, Operations Committee-a koordinatzen du, zeina bai larrialdi zerbitzuetako bai industriako ordezkariez osatzen den. Komite honek larrialdi zerbitzuentzat beharrizan eta kalitate estandarren definizioa du helburutzat. Horrez gain, l Next Generation 112 Committee-az (NG112) arduratzen da, zeinak hiritarren eta IP teknologietan oinarritutako larrialdi zerbitzuetan trantsizio iraunkor eta segurua bermatzeko lan egiten duen. Lehenago, Madrilgo Komunitateko 112 Larrialdien Zentroan informazio sistemen arduradun bezala lan egin zuen, non plataforma teknologikoaren diseinu eta garapenean parte hartu zuen. Gainera, Cristina Lumbreras-ek larrialdi zerbitzuen sarrerarekin eta e-Call-arekin erlazionatutako zenbait estandarizazio ekintzetan parte hartzen du.

12:00

Mahai biribila: Etorkizuneko larrialdi zerbitzuetarako teknologia berrien aukerak.

Erabitzaileek eta larrialdi arloako ordezkariek larrialdi sareen bilakaerak markatu beharreko beharrizanak eztabaidatuko dituzte.

Pedro Anitua

Pedro Anitua

Larrialdi eta Metereologia arretarako Zuzendaria 112 Larrialdiak
Andoni Oleagordia

Andoni Oleagordia

Segurtasun saileko zuzendaria Bilboko Udala
Miguel Crisostomo

Miguel Crisostomo

SIRDEE sareko Gerentea MOVISTAR
Txema Unanue

Txema Unanue

Osakidetzako Larrialdietako zuzendari gerentea OSAKIDETZA
Iñaki Goirizelaia 13:00

Iñaki Goirizelaia

Errektore Gorena Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Jardunaldien itxiera

Agurpen instituzionala

Iristeko argibideak






Kontaktua

E-mail-a: info@jornadasemergencias.com

Ekitaldia

Auditorio gela, 101 Eraikina, Bizkaiko Parke Teknologikoa, Zamudio.

Erregistroa